Zumaiako Gobernuak auzoen egoera hobetzeko xedea du eta, horretarako, 1,2 milioi euro bideratu nahi ditu. Uztaileko ohiko osoko bilkura egin zen ostegun arratsaldean, eta hainbat udal ordenantza onartu eta alda-tzeaz gain, kreditu aldaketa garrantzitsu hau proposatu zuten. Udalaren gerakinetik 1.195.000 euro hirigintza arloko lanetara bideratuko dira, beraz. Lan nagusiak eta zenbatekoak honakoak izango dira: San Jose auzoko etxebizitzetan igogailuak jartzeko espaloietan beharrezko egokitzapenak egitea aurreikusten da (400.000 euro). Larretxoko igogailuak eraikitzeko, berriz, bi partida berri egongo dira. 350.000 euro San Telmoko igogailua eraikitzeko, eta 20.000 euro Itzurunbideko igogailuaren ideia lehiaketa martxan jar-tzeko.

Sagarbide eta Alairen arteko gunea berrurbanizatuko dute (75.000 euro). Hala, A3 dendaren eremuko birmoldaketa honekin Aita Mari eta Alai auzoen arteko lotura irisgarriagoa egingo da.

Alde Zaharreko bizilagunei ur hornidura bermatzeko, Arritokietako ur ponpategian konponketak egingo dira (56.000 euro). Zumaiena ikastetxearekin ere hitzarmena sinatuko da, aso magikoa proiektua finantzatzen laguntzeko (42.000 euro) eta beste proiektu garrantzi-tsuetako bat estazioan bizikleten-tzako gune estalia (30.000 euro) erakikitzea izango da.

Horrez gain, Hogarrean, udaletxean, Algorri Interpretazio Zentroan eta Torreberri eraikinaren sarreran konponketak egiteko partidak handitzea ere proposatu dute, baita hiri altzariak berritzeko 9.000 euro gehiago erabiltzea ere.

Horrez gain, 90.600 euro Andika eta Jadarre auzoetan arazketa naturalaren proiektua gauzatzeko erabiltzea proposatu dute. Putzu septikoak ekiditeko, saneamendu-urak garbitzeko sistema egingo da, modu naturalean. Zentzu honetan, filtro naturalen bidez, eta zenbait etapa jarraituta, ur garbia aterako da.

Uztaileko osoko bilkuran zenbait udal ordenantza ere aztertu zituzten. Oinezkoen eta ibilgailuen ordenantzari, eta autokarabanen zerbi-tzuguneko araudiari hasierako onespena eman zieten.

Oinezkoen eta ibilgailuen zirkulazio ordenantzarekin Zumaiako hiri-bideetako zirkulazioarekin eta horien erabilerarekin zerikusia duten zenbait alderdi arautuko dira, erabiltzaileen segurtasuna areago-tzeko, ibilgailuen trafikoaren beharrezko arintasuna hobetzeko, eta aparkalekuen errotazio eta erabilera ona bermatzeko xedez.

Autokarabanentzat zerbitzugunea arautzen duen ordenantzaren helburua, berriz, Udalak Urola Enparantza plazan izango duen autokarabanentzako guneen erabilera arautzea izango da.