- Orioko Udala Herriko Plazaren inguruan egiten ari den aldaketaren barruan, bizikletak lotzeko gune berria jarri du, Bizkarreneko etxean, Bordatxo tabernaren atzealdean. Guztira, 20 bat bizikleta lotzeko aukera ematen du gune berriak. Udaletxe atzeko bizikleta gunea beteta egoten da askotan eta horregatik erabaki dute beste bat jartzea. Zentzu honetan, Udaletik gogorarazi dute Herriko Plaza oinezkoen eremua dela, eta beraz, galarazita dagoela bizikletan ibiltzea bertan. Laster hori adierazten duten seinaleak jarriko dituzte.