Etxez etxeko langileek mobilizazioak hasi dituzte Zumaian hitzarmen duin baten alde. Zerbitzu hori kudeatzen duen enpresarekin negoziatzen dabil 2014 urtetik. ELA sindikatuak adierazi du ez dutela akordiorik lortzen.

Langileen nahia da "duela zazpi urtetik izoztuta dagoen hitzarmena hobetzea eta horretarako, urte hauetan guztietan galdutako erosahalmena berreskuratzea, baimenen eta lizentzien hobekun-tzak edota lanaldi egonkorrak lortzeko neurriak".

ELAren esanetan, covid-19aren krisiak, halaber, "agerian utzi du zaintza sektoreetako lana zein beharrezkoa den", baina lan-baldintzak kaskarrak izaten jarrai-tzen dute: "Lanaldi partzialak dituzte, oso desegonkorrak, karga emozional eta fisiko handia sufritu dute pandemian zehar, eta sarri askotan euren soldatak osa-tzeko beste lan bat aurkitu behar izaten dute", azaldu du sindikatuak.

Horregatik guztiagatik, mobilizazioei ekitea erabaki dute. Langileak asteazkenero bilduko dira, 13.00etan, Zumaiako udaletxe aurrean euren "lan baldintzen hobekuntza aldarrikatzeko eta Udalari eskatzeko gatazkaren konponbidean urratsak eman ditzan". Izan ere, Udalaren esku dagoen zerbitzu bat da. Zentzu honetan, ELAtik herritar orori mobilizazioetan parte har-tzeko deia luzatu dute.