-Adarretatik jaialdiari gaur emango diote hasiera, Zarautzen. Bilboko The Cherry Boppers taldea igoko da Modeloko oholtzara, 20.30ean. Kon-tzerturako gonbidapenak, kantaldia hasi baino 30 minutu lehenago jarriko dira eskuragarri Modeloko txarteldegian. Pertsona bakoitzak gehienez ere lau eskuratu ahal izango ditu.