Zarautz | Hazilan programaren 12. edizioa antolatu dute

Izen-ematea ireki dute eta programako xehetasunak emango dituzte hilaren 29ko 'online' saioan

13.07.2021 | 00:28

ZARAUTZ – Urola Kostako Udal Elkarteak Hazilan egitasmoaren hamabigarren deialdia egin du. Egitasmoa eskualdeko enpresa eta langabe edota lana hobetu nahi duten 20-44 urte eta goi mailako ikasketak dituztenei bideratuta dago. Langabeen kasuan laneratzen laguntzeko izango da eta lanean ari direnen kasuan, berriz, beren lan aukerak hobetzeko. Izen-ematea zabalik da dagoeneko, Udal Elkartearen egoitza elektronikoan. Bestalde, programaren inguruko xehetasunak emateko, informazio saioa antolatu dute. Hilaren 29an izango da, 11.00etan eta online, plataforma bidez. Kasu honetan ere izena eman beharko da.

noticias de noticiasdegipuzkoa