- Getariako Udalak euskaraz ikasten ari direnei dirulaguntzak emango dizkie. Uztailaren 23a baino lehen aurkeztu behar dira laguntzak jasotzeko eskaerak, udaletxean bertan. Eskatzaileek bi baldin-tza bete behar dituzte: Getarian erroldatua egotea ikastaroa egin duten bitartean eta bestetik, ikastaroko asistentzia %80koa edo gehiagokoa izatea.