- Ostiral Teknologikoak ekimenaren baitan, datorren ostiralean FakturaBAI aplikazioari buruzko prestakuntza eskainiko da. Gipuzkoako Foru Ogasunak pertsonen eta erakundeen eskura jartzen duen web aplikazioa da. FakturaBAIrekin fakturak sor daitezke pdf formatuan, qr kodea eta TicketBAI identifikatzailea barne. Doakoa da eta euskaraz lan egiteko aukera eskaintzen du.

Dagoeneko eman daiteke izena, Urola Kostako Udal Elkartean. Tailerretan eskualdeko edozein enpresa-sektoretako (merkatari-tzakoak eta ostalaritzakoak izan ezik) 10 langile baino gutxiagoko mikroenpresek, autonomoek eta ekintzaileek parte hartu ahal izango dute.