- Emakumezkoen Zarauzko Pala Txapelketari bihar emango diote hasiera. Egoera tarteko, aurten ere ezingo da txapelketa herrikoia Frontoi Txikin egin, eta beraz, Aritzbatalde pilotalekura lekualdatu dute. Partidak, gaur hasi eta 14an, 19an, 21ean eta 23an izango dira. Final handia, berriz, hilaren 25ean ospatuko da.