- Forondako zeramika ikastaroko ikasleen lanekin osatutako erakusketa ikusgai dago Zumaiako Oxford aretoan. Bertatik pasa nahi dutenek azken aukera dute, ordea. Izan ere, asteartera arte egongo da. Aretoa bihar 12.30etik 14.00etara eta 18.30etik 20.30era zabalduko dute. Astelehen eta asteartean, berriz, arratsaldez bakarrik (18.30etik 20.30era).