- Orioko Udaleko festa ba-tzordeburu Xabier Ibargurenek adierazi du “desiratzen” daudela herriko jaiak berriro antola-tzeko eta kaleak festa-giroz betetzeko. Baina, gaurkoz, egoerak ez du aukerarik ematen “jaiak normaltasun minimo batez ospatzeko” eta Udalaren lehentasuna, betiere, “herritarren segurtasuna eta osasuna zaintzea” denez, Orioko San Pedro jaiak bertan behera geratuko dira. Dena den, herriko jaiak antolatzera zuzendutako diru kantitate hori kultur programa “indartsu” bat egiteko bideratuko da. Aurrerago emango dute xehetasun guztien berri.