- Maiatza eta ekaina bitartean Zarauzko hainbat ikastetxetako ikasleak hondartza garbitzeko lanetan parte hartzen ari dira, osasun neurriak errespetatuz.

Zarauzko Eskolako Agenda 2030 ekimenaren barruan kokatzen da elkarlan hau, eta Surfrider elkartearen laguntza du. Helburua, “hondartza garbi mantentzearen garrantzia azpimarratzea” dela azaldu dute Udaletik eta bide beretik, “itsasoak eta ozeanoak zaintzeko” eskatu dute. Hondartzan dauden hondakinak bildu ostean, sailkatu eta zenbatu egiten dituzte ikasleek. Hala, hondakinen inguruko ondorioak aterako dituzte ondoren.