- Zumaiako kirol patronatuak udarako hainbat ikastaro antolatu ditu. Datorren astelehenean irekiko da horietan izena emateko epea. 9.00etatik aurrera jasoko dituzte eskaerak kiroldegian bertan, eta herritar bakoitzak gehienez lau pertsonaren izen-ematea egin ahal izango du. Prozesua errazteko, udal webgunean jarri dute eskuragarri eskuorria.

Ikastaro horiek guztiak uztailaren 5ean abiatuko dira, eta azaldu dutenez aste bat lehenago itxiko da izena emateko aukera. Heldu, gazte zein haurrentzako ikastaroak izango dira. Helduen kasuan, zumba, cycling-a, TRX, GAP eta piragua aukerak eskainiko dira. 12 eta 16 urte bitarteko gazteek zumba, cycling gaztea, piragua eta multifitness egin ahal izango dituzte. Haurrek, berriz, igeriketa eta padel. Urtero bezala, bestalde, herriko elkarteekin elkarlanean antolatutako piragua, arraun eta mendi bizikleta ikastaroetan parte hartu ahal izango dute herritarrek.