- Orioko Udalak gutun bana bidali die herriko dendariei eta ostalariei TicketBAI sistemarako aplikazio informatikoa instala-tzerakoan, euskaraz lan egiten duen aplikazio bat aukeratzeko eskatuz. Izan ere, 2022tik aurrera egoitza fiskala Euskadin duten negozio guztiek TicketBAI sistema erabili beharko dute, fakturak sortzeko eta datuak Ogasunarekin konpartitzeko. Horela egitea euskararen normalizazioan "aurrerapausoa" izango li-tzatekeela gaineratu dute.