- Basarri Bertsopaper saria abian da. Euskara suspertu eta bertsogintzari lagundu nahian, Zarauzko Udalak sari horren XXXVII. edizioa antolatu du.

Edonork parte har dezake lehiaketan, eta parte-hartzaile bakoi-tzak, gehienez, bi lan aurkez di-tzakete. Lan bakarra sarituko da: 1.800 euro jasoko ditu irabazleak. Epaimahaian hori erabakitzen, Andoni Egaña, Nahikari Gabilondo eta Haritz Mujika egongo dira.

Lanak aurkezteko epea irekita dago dagoeneko, eta ekainaren 27ra arte izango da horretarako aukera. Sari-banaketa, aldiz, uztailean izango da, Motxian bertso eskolak antolatzen duen bertso-astearen baitan.

Osasun neurriak tarteko, bertsopaperak emailez soilik aurkeztu ahalko dira. Xehetasun guztiak deialdiaren oinarrietan aurki daitezke, Zarauzko Udaleko web orrian (zarautz.eus). Kultura departamentura ere kontaktatu daiteke (943 005 120 / kultura@zarautz.eus).