- Gaur ospatuko den LGTI fobiaren aurkako Nazioarteko Egunarekin bat egingo du Zarauzko herriak. Urtero bezala, ikastetxeek eta Udalak Naizena Naizela Onartua leloa duten pankartak jarriko dituzte kolektibo hori ikusarazteko eta errespetuz aske bizitzeko eskubidea aldarrikatzeko. Aurten, gainera, Ortzadarraren bandera eta erabilitako lelo hori duten banderatxoak ipiniko dituzte Emakumeen Etxea dagoen plazan, eta ostiralean, Call me by your name filma ikusgai egongo da Modelo aretoan.