- 2001a geroztik, bost urtetik behin ospatzen du Orioko herriak Balearen eguna eta, beraz, aurten egitea tokatzen zen, gaurko egunez. Udalak, ordea, egoerak bultzatuta, aurten ez antolatzea erabaki du, pandemiak gisa horretako festa bat egitea erabat ezinezkoa bihurtzen duelako. "Segurtasuna zaintzea da Udalaren lehentasuna".