Aritzbatalde kiroldegiko kantxa nagusiko zoladura berrituko du Zarauzko Udalak. Bertatik jakitera eman dutenez proiektua idatzia dago dagoeneko, Ion Vicente Waliño arkitektoa arduratu da horretaz. Beraz, hori prest edukita, obren lizitatzioa deitu dute. Kontratuaren aurrekontua 144.628,09 eurokoa da (BEZ gabe).