- Uztailaren 19tik 30era bitartean izango dira Zumaiako Musi-K udaleku musikalak. HH4tik LH6ra bitarteko haurrek parte hartu ahal izango dute eta bihar irekiko da aurre izen-ematea, maiatzaren 17ra arte. Horretarako udal webgunean eskuragarri jarri duten orria bete, eta e-posta bidez (alondegia@zumaia.eus) edo Alondegian bertan entregatu beharko da. Baieztapena maiatzaren 25etik aurrera jasoko da.