- Xabi Solano eta Kimua Dantza Kolektiboak kontzertua eskainiko dute Aiako probalekuan, larunbatean. 19.00etan izango da hitzordua eta 30 minutu lehenago irekiko dituzte ateak. Ikuskizunerako txartelek 20 euroko prezioa izango dute, eta eskuragarri daude dagoeneko Aiako kultur etxean. Internetez ere erosi daitezke Musikaze webean.