- Ekiten digitala programaren bigarren edizio bat antolatu dute Urola Kostako Udal Elkartetik. Egitasmoaren bitartez, eskualdeko ekintzaile eta enpresari txikiei digitalizazioaren alorrean urrats bat aurrera egin dezaten lagundu nahi zaie. Bi lan-lerro nagusi izango ditu programak. Alde batetik, negozioen gaineko aholkularitza digitala eskainiko zaie ekintzaileei neurrira diseinatutako estrategia digitala definitzeko. Bestetik, prestakuntza tailerrak izangodira. Bi orduko iraupena dutenak; guztira, 5 tailer. Bi kasutan parte hartzeko, UKUEko webean eskuragarri dauden galdetegiak bete beharko dira. Izena eman edota informazio gehiago jasotzeko, berriz, Enpresa Sustapena Zerbitzuarekin jarri daiteke harremanetan. Telefonoz 943 890 808 deitu daiteke edo bestela, e-mail bidez (enpresasustapena@urolakosta.eus edo jpino@urolakosta.eus).