- Bihar, Orio Arraunketa Elkartearen batzar nagusia izango da Arraunetxean 10.30etik aurrera. Izatez martxoan egitekoa zen, baina pandemia tarteko, orain arte atzeratu da. Osasun egoerak behartuta, gehienez 70 bazkiderentzako lekua besterik ez da izango. Horregatik, beharrezkoa izango da aurrez gonbidapena hartzea, kultur etxean. Ondorengo gaiak landuko dira, besteak beste: zuzendaritza berriaren aurkezpena (2019ko irailean onartu zena), azken batzarreko aktaren irakurketa eta onespena, 2020ko denboraldiari buruzko arraunketa emaitzak eta balantze ekonomikoa eta 2021eko aurrekontua.