-Alberto Schommer argazkilari gasteiztarrari eskainiko dio gaurko saioa, Photomuseumek. "Azken hamarkadetako argazkilari sortzaileenetako bat izan zen, Espainiako frankismoko eta trantsizioko politikarien erretratuengatik ezaguna, baita garai hartako gizartearen ikono iparramerikarrei egindako argazkiengatik ere", azaldu dute Photomuseumetik. Ohi bezala, 18.00etan hasiko da hitzordua.