- Ostegunean, arratsaldeko 19.00etan Modelo aretoan, Imanol Urbieta bekaren irabazlea den Itziar Perez de Cirizak egindako lana aurkeztuko du jendeaurrean. Udaletik azaldu dutenez, Jaione Eskudero ere han izango da kanta batzuk abesteko. Ekimen honen helburua, Imanol Urbietak utzitako materialak katalogatzea eta ikertzea da.