- Pasa den ostegunaz geroztik, Zumaiako Lubaki kiroldegia goizez bakarrik egon da zabalik. Eta asteartetik aurrera ohiko ordutegia izango du, 6.30etik 21.00etara. Dena den datorren ostiralera arte, igerileku handia familiek erabiltzeko gordeta egongo da 11.30etik 12.30era goizetan, eta 16.30etik 17:30era arratsaldetan. Igerileku txikia kiroldegia zabalik dagoen ordu guztietan erabili ahal izango dute familiek, aurrez ordua hartuta. Datorren asteburuan ere igerileku handia erreserbatua izango da goizez aipatutako orduan eta arratsaldez, 18.00etatik 19.00etara.