- Aste Santuetan udalekuak izango dira Zumaian. Triatloia Maite Dut egitasmoak antolatu ditu, Arazi eta Algorri zentroarekin elkarlanean. Sei eta hamar urte bitarteko gazteek izango dute aukera parte hartzeko. Plaza mugatuak izango dira eta izen-ematea, www.triatloiamaitedut.eus web orrialdetik egin beharko da. Zentzu honetan, pertsonako 80 euroko kostua izango dute. Aisialdirako ekintza honetan, kirola, ingurumena eta aisia uztartuko dituzte. Besteak beste; multikirola, orientazio jolasa, irteera Marea-arteko plataformara eta hondartza jolasak.