- Pandemiaren egoera hobetzen doala ikusita, Azpeitiko Baigera elkarteak yoga, pilates edo gimnasia bezalako jarduera batzuk martxan jarri ditu berriro ere. Era berean, elkarteak bere bulegoaren ateak irekitzea erabaki du. Aste honetatik aurrera, Baigeraren bulegoa astearte eta asteazkenetan irekiko da, 10.30etik 12.30era.