- Zumaiako Udalak, Distira elkartearekin batera, XXXIII. Argazki Lehiaketa antolatu du. Izen-ematea ekainaren 1era arte izango da eta hilabete horretako 25ean iragarriko dute irabazlea. Lau sari izango dira guztira: lehenengoari 500 euro egokituko zaizkio, bigarrenari 300 eta hirugarrenari, 200. Lehen zumaiar saria ere emango da, 250 euroko golardoarekin. Internet bidez aurkeztu beharko dira lanak, Distiraren webgunean. Erakusketa bat ere sortuko dute, epaimahaiak hautatutako 35 lanekin. Uztailean jarriko da Alondegian.