- Martxoaren 8a gertura-tzen ari dela eta, Gu ere martxoak 8 leloa duten banderolak jarriko ditu Orioko Udalak herritarren eskura. Eskualdeko Udalek eta ikastetxeek osatzen duten Hezkidetza Foroaren proposamenez banatuko dira banderolak, bigarren urtez jarraian.

Orion, Ahalduntze Eskola arduratuko da kudeaketaz. Hala, Banderolak prezio sinboliko batean, euro baten truke, eskuratu daitezke Ahalduntze Eskolan, gaur arratsaldean; edo, bestela, kultur etxean eta gizarte-zerbitzuetan ere jarriko dituzte hainbat ale. Udaletik azaldu dutenez, banderolen salmentatik sortzen den dirua Ahalduntze Eskolarentzat izango da. Zentzu honetan, herritarrak animatu nahi dituzte banderola bana jaso eta balkoian jartzera, “berdintasuna lortzeko geratzen zaigun bidea gogora ekartzeko”, azaldu dute.