- Orain arte, zestoarrek bakarrik zuten Ekainberri deskontuarekin bisitatzeko aukera. Arau berriak indarrean sartu diren heinean, ordea, herri mugakideetara zabaldu dute Ekainberri %50eko deskontuarekin bisitatzeko aukera. “Familia eta lagunekin 13.000 urte atzera bidaiatzeko aukera eskaintzen dizuegu Ekainberrin, Ekaingo margoak ezagutuz eta horretarako zen-tzumen guztiak erabiliz” azaldu dute bertatik. Mugikortasun neurriak indarrean dauden bitartean iraungo du deskontuak.

Erreserbak egiteko, 943 868 811 telefono zenbakira deitu behar da edo info@ekainberri.com helbidera idatzi. Sarrerak online erosteko aukera ere badago, www.ekainberri.eus orrialdean. Egoera tarteko, talde txikiak egindo dituzte eta halaber, egungo segurtasun neurrietara egokitutako dute esperientzia.