- Zabalik da Zarauzko Aritzbatalde kiroldegian bigarren hiruhilekoari dagokion haur igeriketan izena emateko epea, ondoko mailetan: karramarro, olagarro, igela eta marrazo. Hauez gain, Gazte Igeriketa ikastaroan izena emateko aukera ere badago.

Izen-emate epea igandera arte luzatuko da eta zozketa, datorren astelehenean egingo da. Emai-tzak egun horretan argitaratuko dituzte udal webgunean.

Plaza librerik balego, lehenengo hiruhilekoan igeriketa ikastaroan egon diren haurrei aukera emango zaie.

Dena ondo bidean, otsailaren 22ko astean hasiko dira ikastaroak eta maiatzaren 21era arte iraungo dute. Prezioei dagokionez, abonatuek 46,63 euro ordainduko dute hiruhilekoa eta ez abonatuek 79,83 euro. Informazio gehiago behar izanez gero, 943 00 51 23 telefonora deitu daiteke edo kirola@zarautz.eus helbidera idatzi.