- Aiako Udalak 2.518.367 euroko aurrekontua izango du 2021ean. Pasa den ostegunean izan zen osoko bilkuran onartu zuten EAJ-PNVko sei zinegotzien aldeko botoekin; EH Bilduk aurka bozkatu zuen.

Lan-ildo nagusiak hiru izango dira: herritarren babesa eta ongizatea bermatzea, garapen ekonomikoa eta enpleguaren sustapena, eta Udalak 19-23 legealdirako zehaztutako proiektuak garatzea.

Inbertsio errealen artean dira, Lardizabal eremua eraberritzea. Bertako aparkalekua berrituko da eta Armendi-gainera joateko ibilbidea ere hobetuko da (138.000 euro). Horrez gain, herriko gazteekin landutako skate parkea egiteko 30.000 euroko partida ezarri da eta helduentzako kirolgunean hobekuntzak egingo dira (10.000 euro). Irisgarritasunaren baitan, plazako sarrera hobetuko da eta baserri bideetan konponketak egingo dira (70.000 euro).