- Photomuseumek Zarauzko Argazki eta Zinema Museoak, Alain Resnais zuzendari, muntatzaile, gidoilari eta aktore frantziarrari eskainiko dio gaurko saioa. Photomuseumetik azaldu dutenez, Nouvelle Vague hamarkadako zinemagileetako bat izan zen eta Frantzian zein nazioartean egin zen ospetsua. 1959an sortu zuen bere lehen film luzea, Hiroshima, mon amour eta sekulako arrakasta lortu zuen. Resnaisen inguruan hitz egiteko bilduko dira gaur, 18.00etan, Photomuseumen.