- Maider Azurmendi artistak Amalur izeneko erakusketa zabaldu du, Zumaiako Alondegia kultur etxeko Oxford aretoan.

Zeramika eta eskultura uztar-tzen ditu lagin honek eta "naturaren izaera zaurgarria eta era berean irmoa" islatzen saiatu dela dio artistak. Landutako formen oinarria "itsas ertzean jasotako egur pusketan datza" eta hala, "molde zeramikoen bitartez behin eta berriz errepikatzen dira formak". Hortik abiatuta sortu ditu hainbat pieza: gofratu zeramikoak edota eskuz modelatutako forma txikiak, kasu. Bertaratzen diren ikusleak "eskultura garaikidera" gerturatuko direla aurreratu du artistak.

Urtarrilaren 31ra arte bisitatu ahal izango da eta egunero irekiko dute aretoa: astelehenetik ostiralera, bi orduz, 18.00etatik 20.00etara egongo da zabalik; asteburuetan, berriz, goizez zein arratsaldez egin ahal izango da bisita: 12.30etik 14.00etara, eta 18.00etatik 20.00etara.