- Aurten Bizar Zurik, Errege Magoen postariak, ezin izango du Zarautzera etorri COVID19 egoera dela eta. Hala ere, Zarauzko haurrek euren gutunak Meltxor, Gaspar eta Baltasar Errege Magoei urtero bezala helarazteko, postontzi bat jarri dute Lege Zaharren enparan-tzan.

Orion, Txurrumuski aisialdi-elkarteak ohar bat kaleratu du, haurrei azaltzeko bitartekari-lana egingo duela, Erregeen gutunak jasotzeko. Gutunak biltzeko, herriko frontoian egongo dira eta gaur izango da azken eguna, 10.30etik 12.30era.

Zumaian, berriz, oraindik Errege Magoei idatzi ez dieten haurrek Kofradian, Kantauri plazan eta Aizkorri kalean (Aitzuri frontoi parean) jarritako poston-tzietan utzi ahal izango dituzte gutunak. Gaur iluntzera arte izango da postontzia bertan. Ondoren, udaletxeko langileek gutunak hartu eta Hiru Erregeei eramango dizkiete.