- Aurten ezin izango da ohiko kabalgata egin, eta horren ordez, Zumaiak ekitaldi berezi bat antolatu du herritarrek Errege Magoak ikusteko aukera izan dezaten. Aitzuri pilotalekuan izango dira bihar. Bertara joateko, beharrezkoa izango da gonbidapena izatea. Dena den, pasa den asteazkenean jarri ziren eskuragarri gonbidapenak eta hiru orduan guztiak bukatu ziren. Zenbait herritarrek, ordea, ikusle bakoitzarentzako sarrera bana hartu dutela jakin ahal izan du Udalak. Hori horrela izanik, Errege Magoen bisitarako gonbidapenak taldekoak direla gogorarazi du Udalak, eta sarrera gehiegi dituztenei horiek itzultzea eska-tzen die, familia gehiagok bisita egiteko aukera izan dezaten. Gainera, gertatukoa ikusita, orain arte antolatutako zortzi saioez gain, azken bat eskainiko da, 19.30ean. Bertara joateko sarrerak, gaur jarriko dituzte eskuragarri 16.00etan entradium.com webean. Sarrerak soberan dituztenek, bi modutan itzuli dezakete: kultura@zumaia.eus helbidera idatzita edo gaur, 9.30etik 13.30era Alondegira joanda.