Diruzain postua betetzeko behin behineko puntuazioak ikusgai dira

23.12.2020 | 01:02

zumaia – Zumaiako Udalak diruzain postua eta lan-poltsa osatzeko hautaketa prozesuko zenbait emaitza argitaratu ditu. Zehazki, proba psikoteknikoen eta elkarrizketaren emaitzak, merituen behin behineko balorazioa eta hautaketa prozesuko behin behineko guztizko puntuazioak daude ikusgai. Kontsultatu ahal izateko, udalaren webgunera jo beharko da (www.zumaia.eus).