- Aurten beste modu batera antolatu behar izan du Orioko Lera taldeak Mari Domingi eta Olentzeroren etorrera. Haurrek bidalitako gutunak jasotzeko, otarrak jarri dituzte herriko sei toki ezberdinetan: Kaiua taberna (Anibarko portua), Rosana argazki-denda, Bordatxo taberna, Gozategi fruta-denda, Iparragirre Coviran denda eta Goxoki kafetegia. Herriko txikienek leku horietan utzi ditzazkete idatzitako gutunak eta ondoren, Lera taldeko sorginek jasoko dituzte, Mari Domingiri eta Olentzerori emateko. Aukera horrez gain, posta elektronikoz ere idatzi daiteke gutuna. Kasu horretan, mezua ondorengo helbidera bidali beharko da: leragabonak@gmail.com.