- Zarauzko Udalak urtero egin ohi du Zarautzen Bai Euskarari ziurtagiriaren hitzarmena sinatzeko ekitaldia, baina aurten, COVID-19ak eraginda, ez da posible izan. Dena den, Udaletik iragarri dutenez, Zarauzko 31 enpresa, saltoki eta entitateek lortu dute egiaztagiria.

Gainera, horietatik 28 babestu egiten dituzte, orain dela 15 urte sortu zen Zarauzko Udalaren eta Bai Euskarari Elkartearen arteko akordioari esker.

Zarauzko Udalak eskuragarri jarri du webgunean herriko Euskararen mapa eta horien artean dira, esaterako Asti pinturak, Borda Ardoak, Karlos Arguiñano jatetxea, Ulacia, KSB Itur edota hainbat ikastetxe.