- Orioko Emakumeen Ahalduntze Eskolak eta Orioko Udalak elkarlanean, Euskara eta emakumeak. Genealogia/begirada feminista bat izeneko hitzaldia antolatu dute asteazkenerako. Kultur etxeko areto nagusian ospatuko da 18.00etan hasita, eta Saioa Iraola izango da hizlaria. Hitzaldian parte hartzeko, izena eman behar da aldez aurretik, esteka honetan: https://forms.gle/tqCb7uPr3DN3fKFB7.