- Orioko Udalak jakinarazi duenez, datorren astelehena izango da erosketa bonuak erabiltzeko azken eguna. Beraz, bonua erosi eta oraindik erabili ez duten herritarrek datozen egun hauetan erabili beharko dute. Bestalde, azaldu dutenez, herriko merkataritza suspertzeko kanpainak “harrera ona” izan du eta dagoeneko ahituta daude Udalak atera dituen 1.000 txartelak.