- Azaroaren 13an, Marokoko Erresumako Indar Armatuek 1991tik indarrean zegoen su-eten akordioa urratu zuen. Honen ondorioz, Marokoko Erresuma eta Fronte Polisarioaren artean 29 urtetan etenda egon den gerra piztu da. Saharar herriaren egoera salatzeko, gaur, 19.00etan, Zarautzek elkarretara-tzea egingo du Lege Zaharren enparantzan.

Zumaiak ere bat egingo du mugimenduarekin, eta Udalak zein Darahli elkarteak dei egiten diete herritar guztiei larunbat honetan, 12.00etan, Beheko Plazan egingo den mobilizazioan parte hartzeko. Bi udaletan banderak jarri dituzte.