- Ostiralean hasiko da aurtengo Euskaraldia, eta Orion izena eman dutenek aste honetan zehar jaso ahal izango dituzte ahobizi eta belarriprest txapak, kultur etxean.

Goizetan, kultur etxeko atezainak banatuko ditu txapak eta arratsaldetan, berriz, Orioko Euskaraldiko lantaldeko kideak arduratuko dira. Kultur etxeko areto nagusian egingo da banaketa. Segurtasun neurriak beteko dira. Hala, jende-pilaketarik ez gertatzeko, areto nagusiko bi ateak erabiliko dira: bat sar-tzeko eta bestea ateratzeko.

Euskaraldiko txapa jasotzera joateko, izena eman beharra dago, aldez aurretik, Euskaraldian (https://izenematea.euskaraldia.eus/).

Orioko Udalak ere parte hartuko du Euskaraldian. Hainbat arigune osatu dituzte, bertan euskararen erabilera areagotzeko harreman formaletan nahiz informaletan.

Udaletik izena eman eta parte hartzeko deia egin dute, herritarren laguntza beharrezkoa dela gaineratuz.