- Zumaiako Udalak TAO sistemari buruzko inkesta betetzeko epea igandera arte luzatu du, ahalik eta herritar gehienek parte hartzeko aukera izan dezaten. Udaletxean bertan zein partaide-tza.zumaia.eus webgunearen bidez bete daiteke. Tarte honetan mahai tekniko-politikoa berrosatzen hasiko da Udala eta datorren astelehenean honen inguruko bilera egingo dute.