- Aste honetatik aurrera Zarauzko Herritarren Arreta Zerbitzuaren (HAZ) ordutegia aldatu egingo da. Pandemia hasi baino lehen zegoena jarriko dute berriz. Hala, aurrerantzean, astelehenetik ostiralera zabalduko dute, 7.30etik 15.00etara. Ostegun arratsaldetan ere emango dute zerbitzua, 17.00etatik 19.00etara. Udal informazioa eskuratu nahi duten zarauztarrek 010 telefono zenbakira deitzeko aukera dute. Helbide elektronikoa (haz@zarautz.eus) ere bada horretarako.