Abian da 39. Xabier Lizardi literatura saria

Urtarrilaren 29a bitartean aurkeztu daitezke lanak, Sanz Enean edo posta elektronikoz

11.11.2020 | 09:02

zarautz – Martxan da Xabier Lizardi Literatura Sariaren 39. edizioa. Zarauzko Udaleko kultura sailak jakitera eman duenez, "oinarriz haur eta gazteentzako saria izan arren, haur literatura saria izango da aurtengoa". Hala, 7-12 urte arteko irakurleei zuzendutako lanak bilduko dituzte.

Baldintzei dagokionez, 18 urtetik gorako idazleek izango dute parte hartzeko aukera eta lanak, urtarrilaren 29a bitartean aurkeztu daitezke, bai Sanz Enea kultur etxean, baita posta elektronikoz ere. Irabazleak 4.000euro jasoko ditu, eta ipuin saritua argitaratuko da.

Datorren urteari begira berrikuntzak aurreikusten dituzte, Xabier Lizardi jaio zeneko 125. urteurrena baita.