- Espainiako Itzulia bihar hasiko da eta lehenengo etapan Irundik hasi eta Arraten amaituko dena, Urola Kostako herrietatik igaroko dira txirrindulariak. Hori dela eta, lasterketako parte hartzaileen segurtasuna bermatzeko helburuarekin, mugikortasun sailak jakinarazi du hainbat errepide mozketa izango direla eskualdean.

Lasterketa Donostiatik iritsiko da Oriora. Oriotik 14.00ak aldera pasako dela aurreikusten dute antola-tzaileek eta, beraz, N-634 errepidea itxita izango da 13.00etatik 15.00etara.

Zarauzko noranzkoa hartuko dute ondoren, kirolariek. Herriko Nafarroa kale osoa zeharkatuko dute 14.30ak inguruan, baina badaezpada ere 45 minutu lehenago moztuko da trafikoa. Hau da, 13.45etik aurrera ezingo da bertatik zirkulatu. Hortaz, herritarrei ordu tarte horietan Nafarroa kalea ekidin eta herritik mugitzeko beste kaleak erabiltzeko deia egin dute Udaletik.

Getaria eta Zumaia bitarteko N-634 errepideko zatia, berriz, 13.25etik 14.40era bitartean itxiko dute.

Kasu guztietan bi norabideetan ezingo da igaro. Herri bakoitzeko udaltzangoak egongo dira momentu horietan errepide-mozketaren berri ematen. Herritarrek beren joan-etorriak antolatu ditzaten eman dute aurrez honen berri.

Aurreikusitako orduak gutxi gorabeherakoak dira. Beraz, lasterketaren martxaren arabera, baliteke lehentxeago ireki ahal izatea errepideak, baina garbi utzi nahi izan dute, ez dela segurua.