- Zarauzko Udalak euskara-harrera ikastaro berria antolatu du Zarauzko bizilagun berrientzat, horien egokitzapena eta integrazioa bultzatzeko asmoz.

Ikastaro honetan euskararen oinarrizko esaldiak ikasten dira, eta horrekin batera, herriko baliabide eta zerbitzuei buruzko informazioa ematen zaie.

Egoera tarteko, talde txikiagoak egingo dituzte (gehienez zazpi lagunekoak) eta astean bi aldiz soilik izango da hitzordu presentziala.

Izen-ematea ireki dute dagoeneko eta urriaren 28ra bitartean izango da aukera. Ikastaroa, aldiz, azaroaren 2an hasiko da eta otsailaren 4ra arte luzatuko da.

Inskripzioa egin nahi duenak edo informazio gehiago behar izanez gero, Gizarte Zerbitzuetara (Zigordia kalea, 33) jo daiteke. Telematikoki ere egin daiteke: 943 005 127 telefono zenbakira deituta edo jaranguren@zarautz.eus helbidera mezu bat idatzita.