- Ekoetxeak erabilitako arroparekin osagarriak egiteko tailerra antolatu du. Saioak hilaren 18an eta 25ean egingo dituzte eta egun horietako bakoitzean bi txanda izango dira (11.00 eta 12.00etan). Tailerra 10 urtetik gorakoei zuzenduta dago eta partaidetza dohainekoa da. Hala ere, plaza mugatuak dira eta interesatuek izena eman behar dute (urriaren 16ra bitartean) Ekoetxean bertan edo 943 812 448 telefono zenbakira deituz.