- Getariako Udalak zabaldu du Guztiok1! aurrekontu parte-hartzaileetan ekarpenak egiteko epea. Honen bidez, herrian hobekuntzak egiteko proposamenak aurkeztu ditzazkete getariarrek. Aurten ez da bilera irekirik egingo. Beraz, hauek izango dira proposamenak egiteko bide bakarrak: etxe guztietara banatu duten fitxa osatu eta udaletxe atariko buzoian uztea, getariarrenpartehartzea@gmail.com helbide elektronikora ideia bidaltzea edo Artzape aldizkarira igo duten galdetegia betetzea.