- Azpeitiko Gaztetxeak ikasturte berriari hasiera emateko batzarra antolatu du datorren ostiralerako (18.30ean). Bilera interesa duten guztien partaidetzari irekita egongo da eta bertan “orain arteko funtzionamendua azaltzeaz gain, berrikuntzak eta taldeen inguruko azalpenak ere emango dira”. Batzarren “derrigorrezkoa izango da maskararen erabilera, eta segurtasun neurriak une oro errespetatuko dira”.